Diego Moyua

Leihotik begira, argi eta itzalen artean, denbora aurrera egiten zuen...

1970ko Azaroaren 17an hasi zen dena, Oñati izena duen herri txiki baten jaio nintzenean. Ez da nire gaur egungo bizi lekua baina nire oroitzapen maitagarrienak bere kale eta mendi artean gordetzen dira. Nondik datorren eta norantz doan badakien munduko hiritarra naizela pentsatzen dut.

Noizean behin ikaragarrizko gogoa edukitzen dut nire oroitzapenak txukuntzeko, koaderno denak atera eta nire bizitzaren esperientziaz nobela txiki bat idatziz. Pikutara joaten da asmo hau, gaur egun dudan burukomin eta arazoekin pentsatzen hasten naizenean, nire buruari esaten diot aurrerago edukiko dudala aukera egiteko, pinturak uzten didanean.

Hona sartzen den pertsonak, hasieran ikusitako margolariaren lana eta margolaria bera ezagutzea espero du. Ez dakit oso ondo zer kontatu beharko niekeen, beharbada sarkastiko, misteriotsu eta isekari izan nintekeen, denen aurrean zoro bat moduan agertu mundua jateko gogoarekin, sutsu eta bohemiar artista bezala, emakume maitale bezala, dena zalantzan jartzen duen espiritu aske bat bezala, baina oraingo honetan eta jarraibide bezala izan ez dadin, ez da ezer egiazkoa, munduarekin zintzoa izatea nahi dut.

Zorioneko pertsona naiz, bizitzan zer nahi duen jakin eta lortzen dakiena. Batzuetan sentibera ere ba naiz, honen ondorioz hanka sartzeak izan eta esperientzi desatsegin batzuk jasan behar izan ditut. Hain zuzen ere sufrimendu horretaz kanpo ez nagoelako, pertsona gogortzat daukat nire burua, sufrimendua jasan, gainditu eta aurrera jarraitzeko gai naizelako.

Pertsona positiboa izateak onura asko ekarri dizkit, gauzak zerbaitengatik pasatzen direla uste dut, eta nahiz eta batzuetan zergatiak ez ulertu, beti gertatutakoa onuragarri izango zaigula uste dut.

Pertsona lasaia naiz, etenik gabe egunerokotasuna bizitzen dakiena, nire helburuak argi dauzkat. Dauzkadan gauza guztiez gozatzen dut, eta bizitzan aurrera noa pausoz pauso, gerta daitekeenaren zuhurtziaz. Argi dut bada,lehentasuna nire bizitzan amodioa dela.

Ezer ez da konparagarri nire amodioak eskaintzen didan osotasunetik haratago. Berarekin ezerk ez du etenik.

Margotzea nire pasioa da, txikia nintzenetik soinean artista hitza daramat, margogintza bizi dut eta badakit nire esperientziagatik, pintura gabe kiskaltzen joango nintzatekeela. Beti izan dut buruan pasio eta amodioa batzeko xedea, biak elkartu eta konpartitzea. Eta uste dut baietz, bizitza ezin baino hobeago doakit.

Ez pentsa dena erreza izan denik, aurrez esan bezala zorteko sentitzen naiz inguratzen nauenak sentitzen dudanean. Ez daukat prisarik, ez dut nahi korrikarik egin, ez dut egun baten damutzerik nahi ez dudalako disfrutatu topera nire bizitzaz. Bizitzak eskaintzen dizkidan momentu guztiak gozatu nahi ditut azkenak balira bezala. Ez diot ezer eskatzen bizitzari, zoriontsu izatearen truke nire ametsak eta ilusioak eskaintzen dizkiot, horrek nire begi aurrean daukadan bidea erakutsi dit. Bizitzari nire obrak eta orobat hitzekin eskaini niezaioke nire esker ona.